ZERBITZURIK ONENA ESKAINTZEN
1927tik
AUZOKO SALTOKIA DONOSTIA ERDIGUNEAN
Barandiaran Harategiaren historia 1927an hasi zen, Ignacio Barandiaran Garmendiak lehen aldiz ireki zituenean harategi familiarreko ateak Donostiako Easo plazan. Bertan, familiaren laguntzarekin, auzoan eta hiriaren zati batean ezaguna egin zen. 60. hamarkadan bere semeak, José Barandiaran Zabalegik, jarraitu zuen harategiarekin. Honek garai berrietara egokitu eta harategi familiarra bizirik mantendu zuen arau bati jarraiki: kalitatezko produktua, gertuko harremana eta kalitatea.
Gaur egun Barandiaran sendiaren hirugarren belaunaldia aurki daiteke harategian, 1985etik Iñigo Barandiaran Martinez buru duela. Haragizko produktu, iberiko eta km0 produktuez gain, Barandiaran Harategiak duela urte batzuk aurrez prestatutako plateren alde egin zuen apustu, harategian bertan prestatuta Rosi Regilen eskutik. Plater hauek eskuz eta kontu handiz prestatuak dira, produktua eta errezeta tradizionalak errespetatuz.
2019. urtean Barandiaran Harategia Basque Label harategi sareko kide bihurtu da, honen balio bereizgarria goi-mailako kalitatezko Euskadiko produktuekin duten espezializazioan datza; eta behi haragia da protagonista nagusia bertan.
Harategiaren azken iraultza eskariak WhatsApp bidez egiteko aukera eskaintzea eta sare sozialetan bere agerpena indartzea izan dira, Donostiako harategi historiko honen egunerokoa erakutsiz.