BASQUE LABEL HARATEGIA DONOSTIAN
Gure baserritarrekin %100-eko konpromisoa
EUSKO LABEL PRODUKTUAK
Basque Label harategien kategorian sartu gara, establezimendu hauek balio bereizgarria dute goi-mailako kalitatezko Euskadiko produktuekin beraien espezializazioagatik, implikazioagatik eta konpromisoagatik. Hauen artean behi haragia da protagonista nagusia.
Gomendioak eman eta Euskadiko haragi onenaren sekretu guztiak kontatuko dizkizugu, baita sukaldean arrakasta izateko ideiak eman ere.
TXAHALKIA
Gure harategian dugun Basque Label txahalkia Euskadiko baserrietan hazi eta kontu handiz zaindutako txahaletatik dator, bere bizitzaren fase guztietan kontrolatuta eta bere kalitateagatik hautatua baimendun hiltegietan.
Animalien elikadura bazka naturaletan oinarritzen da, eta HAZIk (Pentsu komertzial baimenduak) espresuki baimendutako pentsuak ditu osagarri.
Eusko Label sinboloa duen behi haragiak Araudi Teknikoak (Araudia eta Zerrenda positiboa) eta hau arautzen duen Egiaztapen Prozedurak (Salmenta puntuak eta gainerako operadoreak)jarritako jatorri, osasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen ditu.
TXERRIA
Eusko Labela duen baserriko txerriaren haragia kalitate handiko haragia izateaz gain, osasun berme handia eskaintzen du. Euskadin hazi, sakrifikatu eta zatitutako haragia da.
Txerriak askatasunean hazten dira, animaliaren ongizatea errespetatuz eta bere ekoizpenaren fase guztiek HAZIk jarritako kontrol zorrotzak pasatzen dituzte. Honi pentsu osoan eta ustiategietako baliabideetan oinarritutako elikadura gehituta lortzen da horren kalitate handiko haragia, kolore ilunagoarekin eta infiltratutako koipe kopuru handiagoarekin.
OILASKOA
Eusko Labela duten baserrietako oilaskoak haragi ekoizpenerako bideratutako hegaztiak dira, hauen leinua luma gorrikoa eta azal eta hanka horikoa da. Hau haziera geldoan, baserritartasunean eta aire libreko egokitzapenean oinarritutako hautu genealogiko baten emaitza da. Oilaskoen elikadura naturala eta %60-tik gora zerealetan oinarritua da, sakrifikatzerakoan bere heldutasuna gutxienez 81 egunekoa izan behar da eta bere ekoizpen sistema tradizionala da.
Honek guztiak haragi osasuntsua, samurra eta zaporetsua bermatzen du, merkatuan aurkitu ohi denarekiko oso ezberdina.
BESTE BASQUE LABEL PRODUKTU BATZUK
Eusko Label haragiaz gain, gure baserritarrekin eta kalitatezko ekoizpen jasangarriarekin konprometitutako produktu gehiago aurkitu ditzazkezu.
• Eusko Label produktuak: Euskal Herriko babarrunak, baserriko arrautzak, Ibarrako pipermiñak, eztia…
• Jatorri-deitura: Idiazabal gazta eta Euskal sagardoa.
• Euskal Herriko sagardo naturala eta Euskal Baserri lekale eta kontserbak.
• Euskal Herriko Kantabrikoko hegaluzeak eta antxoak.